XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. Binaka jarri. Bata elkarrizketagilea izango da eta bestea elkarrizketatua.

Elkarrizketagilea

Galdera-gidoi bat prestatu behar duzu:

- Elkarrizketatuaren jaioterria eta data.

- Zaletasunak.

- Denbora libreko ekintzak.

- Arlorik atseginenak.

- Etorkizunerako proiektuak.

Elkarrizketatua

Egin behar duzuna hauxe da:

Argi erantzun.

- Garrantzitsuena azaldu.

- Zintzoa izan.

- Ahots-tonuera egokia mantendu.

Gelako neska-mutil guztiekin harremanak izan behar ditugu, gauza berriak ikasi eta oso lagunak izatera hel gaitezkeelako.

Idatzizko adierazpena

Dialogoa

Dialogoak idazten ikasteko erabili behar ditugun puntuazio-ikurrak zeintzuk diren jakin behar duzu.

11. Irakur ezazu arreta handiz dialogo hau.

- Egunon!

- Zerbaitetan lagundu ahal dizut?

- Bai, Printze txikia irakurri nahi dut eta ez dakit nola bilatu.

- Oso erraza da. Bila ezazu idazlearen izena katalogo hartan eta erreferentziak aurkituko dituzu.

- Erreferentziak ditudanean, zer egin behar dut?

- Idatzi, hona itzuli eta neuk emango dizut.